34 943 48 28 00
fomentoss@donostia.eus

Select your language

Donostia Espainiako hiri nagusiekin eta Euskal Herriko beste herriekin hegazkin, errepide eta tren bidez primeran komunikatuta dago eta Europarekin ere komunikatuta dago Frantziaren bitartez.

  • AUTOBusa

    Gipuzkoako, Espainiako edo atzerriko beste herri batzuetara bidaiatu behar baduzu, hiri arteko autobus-linea ugari daude prezio egokietan, nahi duzun lekura eramaten zaituztenak.

    Hiriko zonaldeen arteko garraioa hiriko autobusen bidez egiten da. Horiko uutobusak 6 eta 30 minutuko maiztasuna dute, eguneko unearen eta linearen arabera.

  • GARRAIO TXARTELA

    Dbusen bidaiatzeko balio duten txartelak dira Mugi eta Lurraldebus txartel pertsonalizatu guztiak, Mugi txartel anonimoa, San Sebastian Card eta Basque Card txartela.

    Mugi txartelak baimendutako kiosko eta estankoen sarean erosi daitezke (begiratu baimendutako establezimenduen sarea), eta San Sebastian Card eta Basque Card txartelak hiriko turismo informaziorako guneetan.  

    Dbuseko autobusetan txartela sartzean baino ez da baliozkotzen eta inoiz ez autobusetik jaisterakoan.

  • HEGAZKINA

    Donostiako aireportua Hondarribian dago, hiritik 20 km. ingurura. Bertatik hegaldiak dira egunero Madril eta Bartzelonara.

    Hiritik 50 km. Eta 100 km. arteko ratioan dauden bestelako aireportuak ondokoak dira: Loiu (Bilbo), Biarritz, Noain (Iruñea) eta Gasteiz. Espainia eta Europako hiri nagusiekin lotzen dute.

  • TRENAK

    Iparraldeko Geltokia da Donostiako geltokia. Espainian bidaiarien eta ibilbide luzeko trenbide konpainia bakarra RENFE da. Donostiak tren bidezko lotura du Espainiako hiri nagusi eta Parisekin, Frantziako hiriburuarekin.

    Hiritik hurbil diren bestelako herrietara joateko EUSKOTREN izeneko konpainia erabiltzen da. Linea horiek Donostia, besteak beste, Hendaia (Frantzia), Lasarte eta Bilborekin lotzen dute.

  • AUTO PARTIKILARRA

    Donostia-San Sebastián hiri iraunkorra da, eta pertsona da hiri jardueraren ardatza.

    Doako aparkalekuak:

    Horregatik, hiriaren erdialdean ibilgailuen trafikoa ekiditeko, Donostiak doako aparkalekuak ditu autoak aparkatzeko, ondoren, garraio publikoa erabiltzeko. Disuasio-aparkalekuak izenez ezagutzen dira.

    Araututako aparkalekua:

    Astelehenetik larunbatera, ia hiri osoan ibilgailuak aparkatzea tarifa batzuen eraginpean dago, egonaldiaren eta hiriaren zonaldearen araberako tarifekin. Araututako Aparkatze hori TAO izenez ezagutzen da eta horretarako txartelak kalean instalatutako makinetan lor daitezke.

    Lur Azpiko Aparkalekuak

    Autoak Alokatzeko Bulegoak

    Gida-baimena

    Espainiatik kanpo luzatutako gida-baimena baduzu, ondoko helbidean trukatze eta parekotasunen gaineko informazioa aurkituko duzu:

  • BIZIKLETA

    Donostiak bizikleta hirian zehar mugitzeko tresna izatearen aldeko apustua egin duen hiria da. Hiria jakinaren gainean da garraio mota horrek garapen iraunkorra lortzeko helburu estrategikoan garrantzi handia duela; era berean, ingurumena babesten laguntzen duela. Hiriak hiriburu osoa konektatzen duten berariaz bizikletentzako bide ugari ditu.

    Gainera, hiriak bizikleten mailegu-zerbitzu (DBizi) berritzailea du, non, erabiltzaileek bizikletak hiriko toki desberdinetan hartu eta utzi ditzaketen.

  • TAXIAK

    Munduko beste hirietan ohikoa den bitartean, Donostian taxiak ezin dira edozein lekutan geratu. Taxiekgeltoki zehatzak dituzte eta horietan eskatu behar dira euren zerbitzuak.