Donostiako biztanleei donostiarrak deitzen zaie. Donostiarrek familia eta lagunak asko maite dituzteeta natura eta itsasoa gustuko dituzte, baita, hirian egin ohi duen “zirimiri” karakteristikoa ere.
Ia Europa osoan gertatzen den moduan, futbola da interesik handiena pizten duen taldekako kirola. Erreala da hiriko talderik adierazgarriena. Alabaina, beste hainbat kirolek ere gozarazten diete, besteak beste, euskal pilota, saskibaloia, hockey-a, errugbia edo “traineruen” estropadek.
- HIZKUNTZAK
Donostian bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania. Gaztelania donostiar guztiek ezagutzen dute eta euskara, berriz, Euskal Herriko bertako hizkuntza da.
Errepideetan, aireportuetan, zentro ofizialetan eta abar seinaleztapenak elebitara jarri ohi dira. Donostiar askok, gainera, frantsesa –mugatik hurbil baitago– eta ingelesa –ikastetxeetan oinarrizko maila irakasten baita– ere ezagutzen dituzte. Hirian gaztelania eta euskara, bai gramatika mailan bai ahozkoa, irakasten dituzten zentro ugari daude.
Gaztelaniari buruzko informazioa
Euskarari buruzko informazioa
- JANARIAK
Kafetegi, gozotegi edo okindegi, eta taberna batzukgoizeko 8.30ean zabaltzen dira, eta gosariakematen dituzte 10 edo 10.30 arte.
Bazkariak normalean 13.00etatik aurrera izaten dira, nahiz eta jatetxeak eta tabernak 14.00etatik aurrera bete. Etxeetan, donostiarrek, oro har, 13.30 eta 15.00 bitartean bazkaltzen dute.
Afariei dagokienez, etxeetan 21.00 inguruan afaltzen dute. Taberna eta jatetxeetan 20.30etik aurrera afaltzen da, nahiz eta ohikoa den 21.30 edo 22etan afaltzea, bereziki asteburuetan. Jatetxeetako sukaldeak normalean 23.00 arte izaten dira zabalik.
- EROSKETAK
Donostiako komertzioak, oro har, astelehenetik larunbatera daude zabalik, eta ohikoa da batzukastelehen goizean itxita egotea.
Irekitzeko ordutegia ondokoa da: 9 edo 10etatik 13 edo 13.30era goizez, eta 16 edo 17etatik 19.30 edo 20etara arratsaldez. Denda zehatz batzuek ez dute eguerdian ixten.
Salbuespenak salbuespen. Komertzio guztiak itxita daude igande eta jaiegunetan.
- BANKUAK
Bankuak eta aurrezki kutxak 8.00etan zabaltzen eta 14.00etan ixten dira; erakunde batzuk, ordea, 15.00etan. Sukurtsal batzuk larunbat goizean zabalik daude eta egun batzuetan arratsaldean.
Hiritar atzerritarrek, Espainian kontu-korrontea edo libreta zabaltzeko, bi aukera dituzte.
Egoiliarra bada, nahikoa da pasaportearekin edo egoitza-txartelarekin identifikatzea.
Egoiliarra ez bada, nahikoa da Poliziak edo kontsulatuak luzatutako ez-egoiliarraren egiaztagiriarekin edo udalaren errolda-egiaztagiriarekin identifikatzea.
- IKUSKIZUNEN ORDUTEGIAK
Oro har, zinemak eta antzokiak arratsalde edo gauez izaten dira.
Tabernak eta pubak gaueko 12ak eta goizaldeko 02.00ak bitartean ixten dira. Diskotekak 05.00ak aldera ixten dira neguan eta 07.00ak aldera udan.
- AUZOAK
Hirigunea eta Alde zaharra dira erosketak egiteko eta aisialdiko jarduerez gozatzeko auzorik ezagunenak. Dena den, beste hainbat auzok ere, besteak beste, Gros, Amara, Antiguo edo Egia auzoek, aisialdi eta kultura, hondartza eta parke aukera paregabeak eskaintzen dituzte.
Bestalde, Martutene, Igeldo edo Zubieta bezalako auzoek nekazaritza gune izaera mantentzen dute Donostiako hiritik hurbil.
- PARKEAK ETA LORATEGIAK
Garapen iraunkorraren eta ingurumen babesaren aldeko hiriaren etengabeko apustua parke eta lorategi ugarietan islatzen da.
Parkeen artean, Kristina Enea, Miramon, Urgull, Aiete edo Uliakoak nabarmentzen dira; hiriko goiko aldeetan daude eta bertako floraz eta faunaz gozatzeko aukera ematen dute.
Hiriko parkeek hiriaren antzinako kutsu erromantikoa gordetzen dute. Horien artean, aipatzekoak Miramar Jauregia, Alderdi Eder, Ondarreta, Frantziako Paseoa edo Gipuzkoa Plaza.
- OSTATUA
Donostiak jaien egutegi betea eskaintzen du, kaleak musikaz eta kolorez betetzen dituena. Jendearekin nahasteko eta Donostiako giroa lehen eskutik bizitzeko unea da.
- Danborrada: Hiriko festa nagusia, urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean.
- Galdaragileak: Otsailean ospatzen dira inauterietan murgildu aurretik.
- Inauteriak: Aste Santua baino berrogei egun lehenago ospatzen dira.
- Aste Nagusia: Abuztuan izaten da, 15 egunaren astean –Andre Maria Birjinaren Zeruratzea-. Antolatutako jardueren artean, aipatzekoa Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa.
- Abuztuaren 31a: Data horretan, 1813an, Independentzia Gerran, hiria suntsitu zuen sutea gogoratzen da; kale bakarrak eutsi zion zutik, Alde Zaharreko Abuztuaren 31 kaleak.
- Santo Tomas: Abenduaren 21ean, Santo Tomaseko feria izaten da, non, baserritarrak baratzeko produktuak eta animaliak saltzera hirira hurbiltzen zireneko eguna gogoratzen den.
- HIRIKO FESTAK
Donostia ofrece un agitado calendario festivo, que llena las calles de música y color. Es el momento de mezclarse entre la gente y vivir de primera mano el ambiente donostiarra.
- Tamborrada: Es la principal fiesta de la ciudad, que se celebra el 20 de enero, día de San Sebastián.
- Caldereros: Se celebran en febrero como preludio del carnaval.
- Carnavales: Se celebran cuarenta días antes de la celebración de Semana Santa y las calles se llenan de originales disfraces.
- Semana Grande: Se celebra en agosto, durante la semana del día 15 -la Asunción-. Entre las diversas actividades que se organizan destaca el Concurso Internacional de Fuegos Artificiales de San Sebastián.
- 31 de Agosto: Se recuerda el incendio que arrasó la ciudad en 1813, durante la Guerra de la Independencia, dejando en pie una sola calle, la más antigua de la ciudad: la calle 31 de Agosto, en la Parte Vieja.
- Santo Tomás: El 21 de diciembre la feria de Santo Tomás rememora la época en la que los campesinos se acercaban a la ciudad a vender productos de la huerta y animales.
- INFORMAZIO GEHIAGO
Erlijio kultuak: Donostiarrak gehien bat katolikoak dira. Hala ere, hirian tenplu protestanteak, islamiarrak edo ortodoxoak daude.
Jendea ezagutzea: Donostiak elkartze eta parte hartze tradizio luzea eta sendoa du. Hori dela eta, elkarte eta GKE asko daude hirian. Halaber, hirian gizarte, kultura edo kirol jardueren inguruko elkarte asko daude.
Umeekin bizitzea: Donostia, dituen ezaugarriengatik, hiri atsegina da umeekin bizitzeko. Hiriaren tamainak, bizigarritasunak, sarbide erosotasunak, ingurumenarekiko arretak, bizikleta erabiltzearen aldeko apustuak eta parke eta berdeguneetan egindako inbertsio sendoak, atsegin bihurtzen dute hiria txikienentzat.
Hirian, eta hiriko auzo guztietan, txikienentzat segurtasun-maila gorena eskaintzen duten haurrentzako parke modernoak daude.
Halaber, hiriburuko zonalde desberdinetan txikienentzako liburutegi eta ludoteka publikoak daude.
Mugikortasuna: Donostiak mugikortasun iraunkorraren eta ibilgailuarekiko garraiobide alternatiboen aldeko apustua egin du oinezkoarentzako hiri atsegina eraikitzeko. Hiriak bidegorri-sare zabala du –bizikleten erabilera esklusiborako errailak– eta garraio publikoaren erabilera sustatzen du.