Izan ere, pertsonak dira enpresen eta hirien aktibo nagusia, eta harrera-zerbitzu bat eskaintzen dugu, berrikuntzaren eremuarekin lotura duten pertsona kualifikatuak hemen gera daitezen edo proiektuak garatzera etor daitezen.
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahal izango dute zerbitzua:
Ikerketa
Zerbitzuan sartzen diren pertsonek ikerketan jardun behar dute, eta ikertzaileak eta/edo kualifikazio handiko pertsonak izan behar dute.
I+G+B Eragileak
Zerbitzua eskatzen duen pertsonari langile edo laguntzaile gisa abala ematen dion I+G+B zentro eta/edo agente bat egon behar da Donostian.
Atzerriko Talentua
Jatorria ez zaigu axola, hemengoak badira ere... Inportanteena kanpotik etorri eta Donostiara iristen bukatzea da.
WELCOME SERVICE
Donostiara iristeko izapideekin lagunduko dizugu
Zure etorrera eta egonaldia errazago egin nahi ditugu, aurrez aurreko eta pertsonalizatutako aholkularitza-zerbitzu baten bidez.
Bikoteei eta ezkontideei lana bilatzen laguntzen diegu
Esperientzia luzea dugu lan-bitartekaritzan, eta erreferente gara bai enpresentzat, bai enplegu bat bilatzen ari direnentzat edo enplegu hori hobetu nahi dutenentzat. Eta orain ere, I+G+B sektorearen zerbitzura jartzen dugu.