34 943 48 28 00
fomentoss@donostia.eus

Select your language

Hauek dira Talent House eraikinean ostatua erreserbatzeko eman beharreko pausoak.

1. Osatu eta bidali erreserba-formularioa

Eskatu zure espazioa erreserba-formularioa hau beteta Talent House Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaliz. Inprimaki honetan jasotako datuak kontratu-izaerakoak izango dira.

Eskaera bakoitzerako, Talent Housek eskatzailearen datuak egiaztatuko ditu Donostiako erreferentziako I+G+b zentroko arduradunarekin. Eskaera berrikusten eta ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

2. Berretsi erreserba

Ostatu-zerbitzua onartzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen dugunean, eskaera onartzen duzula egiaztatzen duen baieztapen bat jasoko duzu.

Erreserba bermatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu, onarpenaren jakinarazpena egiten denetik gehienez 10 eguneko epean:

  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Berme- edo fidantza-gordailua ordaindu izanaren egiaztagiria, Talent Housek adierazitakoaren arabera
  • Alokairua kobratzeko kontu-zenbakia. (Kontu nazionaletarako bakarrik).
  • Titularrak tokiko I+G+b zentroarekin lan-kontratua badu: adierazi lan-kontratuaren hasiera- eta amaiera-data.
  • Titularra bisitari gisa egongo bada eta tokiko I+G+b zentroak gonbidatzen badu: I+G+b zentroaren ziurtagiria, iritsiera- eta irteera-datekin.

Baieztapenarekin, fidantza ordaintzeko epe bat adieraziko dizugu. Epe hori fidantzaren ordainagiria bidaliz bete beharko duzu.

Adierazitako epeak betetzen ez badira, erreserba espazioko erreserbak ezeztatzeko baldintzen arabera ezeztatuko da. Kasu horretan, hasieratik errepikatu beharko duzu berriro prozesua, espazioa erreserbatu ahal izateko.

3. Alokairu-kontratua formalizatzea

Erreserba onartu ondoren, alokairu-kontratuaren kopia bidaliko dizugu. Kontratuaren edukia berretsi beharko duzu sinatu aurretik. Alokairu-kontratua eraikinera iristen den unean sinatuko da.

4. Ostaturako sarreraren berri eman

Antolaketa handiagoa eta arreta hobea izateko, eraikinera iristeko gutxi gorabeherako eguna eta ordua jakinarazi beharko diguzu.

Atezaintzako ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:30 - 13:30.
  • Larunbatetan, igandeetan: 9:30 - 12:30.
  • Jaiegunak: ez dago zerbitzurik.