Talent House apartamentu-eraikin bat da, eta, beraz, bertan biziko diren pertsona guztiek errentamendu-kontratu bat formalizatu beharko dute Sustapenarekin.
Eraikin horretara sartzeko ezinbesteko baldintza da pertsonek lan-lotura izatea ikerketan diharduten tokiko zentroekin.
Errentamendu-kontratua aldez aurretik emango zaio beti ikertzaileari, fidantza jaso eta Talent Housek erreserba berretsi ondoren berrikusteko.
Alokairu-kontratua eraikinera iristean sinatuko da.
Errentamendu-kontratuaren oinarrizko baldintzak hauek dira:
- Alokairu-kontratuaren hasiera Talent Housek erreserban baieztatu duen berbera izango da.
- Lehenengo eta azken hilabeteko apartamentuaren fakturazioa gure web orrian adierazitako baldintzen arabera egingo da, eta errentamendu-kontratuan adierazitako sarrera- eta irteera-data kontuan hartuta.
- Errenta aurreratuta ordainduko da, hilaren lehen zazpi egunen barruan, banku-transferentzia bidez (egonaldi laburren eta atzerriko bezeroen kasuan) edo banku-helbideratze bidez (bezero nazionalak eta egonaldi luzeak).
- Banakako kontsumo-gastuak hilabete igarotakoan fakturatuko dira. Horniduren kontsumo-gastuek kostu finkoa eta kostu aldakorra dute, errentari bakoitzaren kontsumoaren arabera. Hauek dira kontsumo-gastuak: elektrizitatea, ura, zaborrak eta kontsumo termikoak (ur beroa eta berokuntza).
- Errentariak kontratua deuseztatu nahi badu, idatziz adierazi beharko dio Talent Houseri (Sustapena_TalentHouse@
donostia.eus), irteteko eguna baino hilabete lehenago, eta idatzizko baimena jaso beharko du. Bestela, Talent Housek errentariari hilabeteko errentaren zenbatekoa eskatzeko ahalmena izango du, zigor gisa. - Behin alokairu-kontratua amaituta, Talent Housek apartamentua berrikusiko du, eta fidantza itzuliko du banku-transferentzia bidez. Apartamentua hondatuz gero eta/edo errenta ez ordainduz gero, zenbateko horiek fidantzatik kenduko dira. Gainera, apartamentua prest jartzeko kontratatutako kanpo-garbiketako zerbitzuaren kostuak ordainduko zaizkio egoiliarrari.
Kontratu-baldintza hauek alde batera utzita, horri buruzko edozein eragozpen gertatuz gero, Talent House-tik ikertzaileari, bere I+G+B zentroari eta Talent House proiektuaren iraunkortasunari hobekien egokitzen zaion irtenbidea aurkitzen saiatzen gara.